Donostialdea Bizikletaneko hiru txirrindularik bukatu dute Gipuzkoa Klasikoa
XXX. Gipuzkoa Klasikoa Donostian bukatu zen atzo, bigarren eta azken etaparekin. Egiako Zumy sarian junior mailako txirrindulari esanguratsuek parte hartu zuten, eta Donostialdea Bizikletaneko hiru ziklistek lortu zuten lasterketa bukatzea.
Unax Otegi hernaniarra 49. postuan sailkatu zen, eta Unax Betelu eta Beñat Ilzarbe donostiarrek 58. eta 101. tokian, hurrenez hurren. Atzoko etapa Marco Martin bizkaitarrak irabazi zuen, eta sailkapen orokorra Baptiste Gregoire frantziarrak.
Guztira, Donostialdea Bizikletaneko sei txirrindularik abiatu zuten Gipuzkoa Klasikoa. Beñat Igarategi eta Unai Hernandez gazteek lehen etapan utzi zuten proba. Aldiz, Aimar Capdequik lehen etapa bukatu zuen, baina bigarrena ez.