Bi ezki handi kendu dituzte Tolosa hiribidean
Bi ezki handi kendu dituzte Tolosa hiribidean gaur goizean, zuhaitz horiek erortzea saihesteko. Izan ere, Carlos Garcia Hiri Mantentze lanetako zinegotziak adierazi duenez, “azken egunotan bi zuhaitzen desplazamendua ikusi da, eta, horregatik, zuhaitz horiek berehala moztu dira, erorketak saihesteko eta pertsonei edo ondasun materialei kalterik ez egiteko”.
Ia 30 metroko altuera eta 50 urte zituzten zuhaitzak ziren gaur moztutakoak. Zuhaitzetako batek, gainera, “erortzeko arriskua erakusten zuen inklinazioa” zuela azaldu du udalak. Gaineratu duenez, segurtasun neurri guztiekin moztu dira, une jakin batzuetan zirkulazioa moztuz eta lanen inguruan oinezkoen pasabidea mugatuz.
Zuhaitz mozketa hau udaleko zuhaizti zerbitzuko teknikarien iritzien arabera erabaki da. “Eragiketa amaitzen denean eta zerbitzuko teknikariek adierazten dutenean, horren ordez bi ale gazte landatuko dira”, jakinarazi dute.