Askatasunaren hiribideko galtzadaren lehen zatia berritzen hasi dira
Gaur abiatu dute Askatasunaren hiribideko galtzadako asfaltoa berritzeko prozesua. Urbieta eta Loiola kaleen arteko zatian egingo dute obra, Gros auzorako noranzkoan. Bost asteko iraupena izango dute lanek. 79.863,83 euroko aurrekontua dute.
Lanak egin ahal izateko, oinezkoentzako pasabide bat jarriko dute Urbieta kalearen ondoan, pertsonen joan-etorria bermatzeko, eta beharrezkoa izango da Dbusen 31. lineako geltokia lekualdatzea.
“Bide horrek bi zirkulazio-errei ditu, eta ibilgailuak, bereziki garraio publikoa, errai horietatik ibiliko dira. Egungo zorua kenduko da, eta induskatu egingo da, material gehiago jartzeko. Material horren gainean hormigoi armatuzko lauza bat jarriko da, 30 zentimetroko lodierakoa, eta haren gainean joango da asfalto urtuzko geruza”, azaldu du Carlos Garcia Hiri Mantentzen zinegotziak. Aipaturiko lanekin batera, espaloiaren ertzaren ondoan dagoen areka ere osorik berrituko dute.