Gorka Urbizu izango da Dock Of The Bay jaialdiko epaimahaikideetako bat
Ekainaren 17tik 22ra egingo dute XVII. Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdia. Trueba zinema aretoetan, Tabakaleran eta hiriko beste espazio batzuetan izango dira emanaldiak eta jarduerak. Hala nola, Le Bukowskin, Kutxa Fundazioan (Kluba eta Plaza) eta Santa Teresa komentuan.
Aurten ere Estudio Primo arduratu da jaialdiaren irudia diseinatzeaz. Mugimenduaren ideiatik abiatzen da irudia, musika modu poetiko eta bisual batean irudikatzeko modu gisa.
Horrez gain, jaialdiak epaimahaikideen berri eman du, eta tartean da Gorka Urbizu musikaria. Filmen Lehiaketako Atalaren epaimahaikidea izango da Mariona Borrull zinema kritikariarekin eta Josetxo Cerdan katedradunarekin. Film Laburren Lehiaketarako Atala, berriz, beste hiru epaimahaikidek osatuko dute: Virginia García del Pino zuzendaria eta ikus-entzunezko artista, Jorge Tur Monto zinemagilea eta Antonio Arias musikaria.