Emakumeen Etxeak maiatzeko programa aurkeztu du
Donostiako Emakumeen Etxeak maiatzeko programaren berri eman du. Hainbat dira Okendo kaleko egoitzan egingo dituzten jarduerak: zinema, paseoak, mahai ingurua eta jardunaldi feminista, besteak beste.
Bihar, hilak 4, Jane Jacobs paseoa egingo dute Parte Zaharrean, Emakumeak eta Hiri Foroak antolatuta. Aurten ere, hiria bertan bizi diren pertsonen ikuspegitik ezagutu nahi duen paseoa da, hiri bizigarriagoak eraikitzeko helburuarekin. Baita ere, hirigintza gizatiarragoa baten alde egiten du, pertsonengan, eguneroko bizipenetan eta bizitza horiek garatzen diren espazioetan oinarritua.
Maiatzaren 13an eta 16an, Indarkeria Matxista deszifratzen. Begibistakotik sotilenera jardunaldiak egingo dituzte. Maiatzaren 20an, berriz, ¿Feminismo Radikalal versus Transfeminismoa? mahai ingurua. Azkenik, maiatzaren 21an zinema emankizuna egingo dute egoitzan, Zineforum Feministarekin.
Informazio zehatzagoa hemen topatuko duzue.