San Lorenzo kaleko saneamendua berritzeko lanak hasiko dituzte datorren astean
Datorren astean hasiko dituzte Parte Zaharreko San Lorenzo kaleko saneamendua berritzeko lanak. Zehazki, 4. atariaren eta 12. atariaren artean egingo dituzte lan horiek.
Carlos Garcia Hiri Mantentze lanetako zinegotziak adierazi duenez, “sarearen 60 metro lineal ordezkatuko dira, dagoeneko zaharkituta baitzegoen. Hodiaren egoera eta tamaina direla eta (bi metroko sakoneran dago), zanga bidez jardun beharko da”.
Hamabi-hamabost metroko tarteetan egingo dira lanak, bizilagunei, saltokiei eta ostalaritzari “ahalik eta gutxien eragiteko”. Lanak hilabetez luzatuko direla jakinarazi du udalak.