Bartzelonaren eta Realaren arteko partida ikusteko izena eman duten guztiek sarrera izango dute
Gaur jaso ahal izango dira, 10:00etatik 20:00etara.
Bartzelonaren aurka jokatuko du Realeko gizonezkoen taldeak astelehenean, eta Camp Nouera joateko izena eman duten realzale guztiek eskuratu dute sarrera. Realak jakinarazi duenez, 86 realzalek eman dute izena, eta ondorioz, bazkideen eta RS Fans-en eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie.
Sarrerak gaur jaso ahal izango dira, 10:00etatik 20:00etara, Bazkideentzako Arreta Bulegoan, Anoetan. Sarrerak jaso ahal izateko, NAN-a edo RS Fan aurkeztu beharko da.
Gainerako sarrerak ere (237) gaur jarriko dituzte salgai, estadioko leihatilan.