Bera Berako plazari buruzko parte hartze prozesua irekiko du udalak
Donostiako Udalak parte hartze prozesu bat irekiko du Bera Berako plazari buruz, eta gaur izango da lehenengo bilera. Plazak berak, basoak eta errepideen bi aldetan dauden aparkalekuek osatzen duten espazioari buruz hausnartuko du udalak auzotarrekin, elkarteekin eta auzoko eragileekin, partaidetza prozesu baten bidez.
Hiri Proiektuetako Zuzendaritzak eta Partaidetza Zerbitzuak antolatu dute lehenengo bilera, eta gaur izango da, 18:30ean, Aieteko Topaleku eraikinean.