Hiriari buruzko pertzepzio inkesta jarri du abian Donostiako Estrategia Bulegoak
Donostiarrek hiriari lotutako gai nagusien inguruan duten iritzia jasotzeko, Estrategia Bulegoak pertzepzio inkesta bat jarri du martxan maiatzean. Elkarrizketak telefonoz egingo dituzte, 943-93 02 21 telefono zenbakitik, eta galdeketaren batez besteko iraupena hamabost minutukoa izango da.
Estrategia Bulegoak azaldu duenez, proiektua Donostiako 2030 Plan Estrategikoaren jarraipen lanen barruan kokatzen da, eta donostiarrek hiriari, udal azpiegitura eta zerbitzuei, garapen sozioekonomikoari, hiri iraunkortasunari eta hautemandako bizi kalitateari buruz duten iritzia ebaluatzeko balioko du, baita Donostiaren proiektu eta erronka estrategikoen inguruan zer pentsatzen duten ezagutzeko ere.

