Ostiralean zozkatuko dira Europako Legebiltzarrerako hauteskunde mahaiak
Aste batzuk baino ez dira igaro, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetatik, baina donostiarrek euren botoa pentsatu beharko dute beste behin. Oraingo honetan, baina, Europan bideratu beharko dute begirada, Europako Parlamentuko hauteskundeak izango baitira ekainaren 9an. Aurretik hilabete gelditzen den arren, hauteskundeekin lotutako izapide administratiboekin hasi dira jada, eta Donostiako Udalak jakinarazi duenez, hauteskunde mahaien zozketa egingo du ostiral honetan, 09:00etan, Udalinforen bulegoan, Easo kaleko 41. zenbakian.
Ostiralean, udalak Donostia.eus webgunean argitaratuko ditu emaitzak, eta herritarrek hauteskunde mahaiko posturen bat esleitu zaien kontsultatu ahal izango dute. Oraingoz, baina, esteka horretan Donostiako hauteslekuetara deitutako hautesleen hautesle errolda kontsulta daiteke .