Udalaren erantzukizuna aldarrikatu dute Karmelo ikastetxeko langileek hirugarren greba egunean
Gaurko manifestazioarekin langileek amaiera eman diote aste honetarako deitutako mobilizazioei, eta hurrengo astean, beste hiru greba egun egingo dituzte.
Manifestazioa egin dute Scientia Karmelo ikastetxeko langileek eta hirugarren greba egunean, udalaren erantzukizuna aldarrikatu dute, “ikastetxearen itxieraren atzean negozio urbanistiko bat egon daitekeela” salatuz. Datorren astean beste hiru greba egun deitu dituzte maiatzaren 14, 15 eta 16an.
Sciencia School enpresak Karmelo itunpeko ikastetxea —eraikina barne— erosi zuen 2019. urtean eta egun, 42 langileek jakinarazi zaie ikastetxea itxiko duela. Langileek “horren atzean daude interes inmobiliarioak” egon daitezkeela uste dute, eta horren aurrean, “udalaren erantzukizuna eta esku hartzea” eskatu dute.
Astearteko eta asteazkeneko greba egunetan Hezkuntza Sailari eta Patronalari eskatu zioten moduan, gaurkoan Donostiako Udalari bilera eskaera egin diete manifestariek eta ELAko sindikatuak. Gaurko manifestazioarekin langileek amaiera eman diote aste honetarako deitutako mobilizazioei, eta hurrengo astean, beste hiru greba egun egingo dituzte, eta Lakuara eramango dute protesta. Horretarako, 10:30ean elkarretaratzea egingo dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Hezkuntza Sailaren erantzukizuna azpimarratzeko asmoz.
Jarraian gaurko manifestazioko argazkiak ikus ditzakezue.