Jaiak lehertu dira Bidebietan!
Ohi bezala, Txanpontxoren jaitsierarekin abiatu dituzte jaiak Bidebietan. Erraldoi eta buruhandiak alboan zituela jaitsi zen jaietako ikur nagusia, Guardaplata bidetik. Ordubetez ibili zen , Bidebietako kaleetatik barrena, haur eta helduen artean txokolatezko txanponak banatzen.
Txarangaren konpainiarekin, giro ederrean ibili ziren Bidebietako bizilagunak. Txanpontxoren jaitsieraren ondoren, eskulanentzako tartea izan zuten etxeko txikienek, eta 19:00etan, berriz, gazte eta helduen kuadrillen jaitsiera egin zuten, pregoi irakurketarekin batera. Musikaz gain, otordu herrikoiez gozatzeko aukera izan bizilagunek, eta Bidebietako elkartean jarraitu zuten festa giroan, saltseroentzako afariarekin.
Hona hemen Txanpontxoren jaitsierako argazkiak: