'Palabras contra el olvido' liburua aurkeztuko dute asteartean
David Beorlegik eta Carmen Ochoak koordinazioan idatzitako Palabras contra el viento. Lucha y militancia en las cárceles del franquismo liburuaren aurkezpena egingo dute asteartean, 19:00etan, Parte Zaharreko San Jeronimo kaleko udal liburutegian. Liburua frankismoaren aurkako egitura kolektiboak “ia zerotik berreraiki behar izan zituen belaunaldiaren kontakizun korala” da.
Bertan parte hartuko duten hizlariak David Beorlegi editorea, Josu Ibargutxi preso ohi taldekoa eta Josu Chueca aurkezlea dira, eta ekitaldi honen antolatzaileak, La Ovega Negra, Traficantes de Sueños, Viento Sur eta Goldatu elkartea dira.