Bera Berak finalerdiak jokatuko ditu Atletico Guardes aise menderatuta
Donostiako eskubaloi taldeak Illunbe zutik jarri du final-laurdenetako neurketan. Malagaren kontra ariko dira finalerdietan.
Bera Berako jokalariak garaipena ospatzen, Illunbeko pistan.Bera Bera Zaleen berotasunarekin askoz ere errazagoa da. Bera Berak ezin hobeto abiatu zuen atzo Espainiako Kopa altxatzeko azken fasea. Final-laurdenetako partidan Atletico Guardes mendean hartu zuten (35-23). Hasieratik, arerioa baino gehiago izan zen talde donostiarra, eta horrela erakutsi zuen norgehiagokan zehar —atsedenaldian 16-10 ziren aurretik—. Fernandes (6), Gavilan (5) eta Alba Hernandez (4) izan ziren golegile nagusiak.
Horiek horrela, finalerdietako partida jokatuko dute Malagaren kontra, 19:45ean. Andaluziarrek Elx kanporatu zuten. Beraz, ligako titulurako kanporaketetan gertatu zaien antzera, Malaga gainditu beharko dute finalera iristeko.


