Facuak salatu du BCCren Manteoko egoitzaren lanetan ez direla bete beharreko baldintzak betetzen ari
Facua kontsumitzaileen eskubideen defentsarako erakundeak Basque Culinary Center Manteon eraikitzen ari den egoitzaren inguruko salaketa jarri du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean. Izan ere, salatu duenez, “lanak informazio falta argi batekin” egiten ari dira, eta “bete beharreko baldintzak bete gabe”.
“Eraikuntzak eragiten duen zaratak baimendutako legezko mugak gainditzen ditu eta ez dago ibilbide segururik Donostiako Zubiri Manteo institutu publikora sartzeko. Kamioi handiak ere ibiltzen dira, pertsonen osotasuna arriskuan jartzen dutenak ikasleen sarrera eta irteera ordutegietan”, azaldu du Facuak.
“Hala, elkarteak uste du beharrezkoa dela ahalik eta lasterren ikertzea eraikuntzak bete beharreko baldintzak betetzen dituela, eta aipatutako ikastetxeko ikasleen eta langileen segurtasuna eta erosotasuna bermatzea”, gaineratu dute.