Izarne Zelaia bertsolari donostiarra bigarren, Mutrikuko saioan
Gipuzkoa Bertsotan txapelketaren lehen itzuliko azken bi saioak egin zituzten ostiralean, Mutrikun eta Anoetan. Mutrikuko saioa A multzoko lehen itzuliko azkena izan zen eta Manex Astigarraga Bergarak irabazi zuen, 321,5 punturekin. Izarne Zelaia donostiarra, berriz, bigarren sailkatu zen 302,5 punturekin. Gainerako sailkepena horrela gelditu zen: Iñigo Gorostarzu Etxebeste hirugarren, izan zen 300 punturekin; Ane Peñagarikano Leiva laugarren, 298,5 punturekin; Josu Ibarguren Elosegi bosgarren, 279,5 punturekin; eta Jon Mendiluze Mujika seigarren, 275 punturekin.
Gai jartzaile lanetan aritu zen Maddi Labaka Mayoz, idazkari lanetan Oier Iurramendi Etxeberria, eta epaile gisa, berriz, Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz.
Mutrikuko saioa bukatuta, A multzokotik bigarren itzulira sailkatuko diren 23 bertsolarien izenak ezagutu ziren. Horien artean daude, Peru Aiartza, Manex Mujika, Andoitz Urdapilleta eta Izarne Zelaia donostiarrak.