Egoiliarrak ez direnek gauez aparkatu ahal izango dute Pasealeku Berrian eta Saguesen
Astelehenetik aurrera, azken hilabeteotako neurria bertan behera geratu eta bost metroko ibilgailuei eragingo die soilik.
Sagueseko aparkalekuaInaxio Esnaola Azken hilabeteotan, egoiliarren eranskailurik ez duen ibilgailu ororen aparkalekua debekatu egin dute gauez, Pasealeku Berrian eta Saguesko Jose Migel Barandiaran plazan. Neurria autokarabanen gaueko aparkalekuari muga jartzeko asmoz ezarri zuten duela hamaika hilabete, baina bertan behera utziko dute astelehenetik aurrera.
Mugikortasun sailak duela bi aste altxatu zuen beto hori, egoiliarrak ez zirenek ordutegi horretan Eduardo Chillida pasealekuan aparkatzeko aukera izan zezaten. Arau horren ordez, beste arau bat ezarri da, bost metro baino gehiagoko luzera duten ibilgailuei eremu horretan zirkulatzea galaraziko zaie. Mugikortasun sailetik jakinarazi dutenez maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitarte informazio kontrolak egingo dituzte, Saguesen eta Pasealeku Berrian. Une horretatik aurrera, gune horiek zeharkatzen dituzten bost metrotik gorako ibilgailuei isunak jarriko zaizkie.

