Europa dute jokoan
Aitor Zabaleta Harmaila, jendez lepo.Reala Aurtengo ligan jokatu duen partida garrantzitsuenetariko bat jokatuko du gaur Realak Anoetan (22:00), Valentzia izango baitu aurkari, eta, irabazi gero, txuri-urdinek ziurtatuta izango dute hurrengo denboraldian Europan jokatzea, bosgarren denboraldiz jarraian. Ikusteke legokeena izango litzateke zein txapelketatan jokatuko luketen donostiarrek, Konferentzia Ligan ala Europa Ligan. Hori, ziurrenik, azken bi jardunaldietan erabakiko da: Betis aurkari zuzenaren etxean arituko da Reala igandean (19:00) eta ezer jokoan ez duen Atletico Madril jasoko du Anoetan hurrengo larunbatean (21:00); Betisek Real Madrilen etxean jokatuko du azken jardunaldian.
Gaurko neurketari dagokionez, Zubimendiren baja garrantzitsuarekin iritsiko da Imanol Alguacilen taldea, baina Turrientes maila ona ematen ari da. Horrela, aurreikusi daiteke 4-3-3 sistemara itzuliko dela Alguacil, hamaikako hau aterata: Remiro; Odriozola, Le Normand, Pacheco eta Tierney; Turrientes, Brasi eta Merino; Becker, Oiartzabal eta Kubo.
Valentziak ez dizkio gauzak erraz jarriko Realari, Europako postuengatik borrokatzen jarraitzeko azken aukera baitu gaur. Horrela, bisitariek honako hamaikakoa aterako dutela aurreikusi daiteke: Mamardashvili; Thierry, Mosquera, Cenk eta Yarek; Yarek eta Pepelu; Peter Gonzalez, Diego Lopez eta Sergi Canos; eta, aurrean, Yaremchuk.

