Udalak Berrikuntza Plana abiarazi du 5,6 milioi eurorekin
Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, 2024ko Berrikuntza Plana aurkeztu du udaletxean. Udalak 2024ko Berrikuntza Plana abiarazi du 5,6 milioi eurorekin, eta planaren hiru milioi euro berrikuntza sustatzeko laguntza ekonomikoak finantzatzeko erabiliko direla jakinarazi dute. Hala, planaren helburua, hiriko ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileak garatzea da, “pertsonak erdigunean jarriz eta ekosistemako eragileekin elkarlanean” arituz.
Bertan, Eneko Goia, Donostiako Alkatearen eta Ane Oyarbide zinegotzia eta Iñigo Olaizola, Donostia Sustapeneko Zuzendari Orokorra egon dira.
Eneko Goia alkateak balioa eman dio lanari eta “jarduera ekonomikoa indartzeko bidea ematen du honek, enpleguaren arloan, hirian langabezia tasa txikiena eta errenta handiena duen estatuko hiriburutzat kokatuz”.
Ane Oyarbide Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak “hiriko erronkei aurre egin ahal izateko bultzada berri bat” emateko unea dela ohartarazi du, eta xedea, Donostiako hiriak enpresa sare berritzailea izatea dela mahai gaineratu du, “bertako gazteentzat kalitatezko enplegua eta aukerak sortzeko gaitasuna duena”.
Hala, Iñigo Olaizola Donostia Sustapeneko zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez, “berrikuntzaren aldeko apustua” sendotu nahi dutela nabarmendu du. Laguntza eta zerbitzu ugari dituen “anbizio handiko” programa honek proiektuak bultzatu eta aukerak sortuko dituela azaldu du zuzendariak, “zientziaren eta berrikuntzaren aldeko apustu honen inpaktu sozialari garrantzia emanez”.
Bost jarduera ildo
Berrikuntza Plan Berri honek 5 jarduera ildo ditu: udal berrikuntza publikoa bultzatzea; hiria Ekintzailetza Berritzailearen Nodo gisa izatea; zientziaren hiria eta Berrikuntzaren Plataforma sustatzea; Tokiko Gazte Talentua profesionalki garatzeko proiektuak sortzea; Hiria nazioartean Berrikuntzaren Hub gisa posizionatzea.
Guzti honek, hiria eraldaketarako irtenbide berritzaile eta jasangarriak identifikatzeko balio izatea, eta baita hiria tokiko eta atzerriko ekimen ekintzaileak garatzeko gune erakargarria bihurtzea ere espero dute.
Prentsa aurrekoan azaldu duten moduan, talentuaren garapena bultzatu nahi dute, enpresen hazkundea eta lehiakortasuna hobetuz. Hala, tokiko gazteekin konexio guneak ezarri nahi dituzte, “prestakuntzaren, enpleguaren eta etxebizitzaren esparruan hainbat neurri hedatzea Gazte Talentua atxikitzeko”.
Erronkak
Egungo egoera egonkorra eta goranzkoa dela nabarmendu dute, baina hiriak hainbat erronkari aurre egin behar diela azaldu dute; besteak beste: irtenbide berritzaileak bilatu, kalitatezko enplegua sortu, Tokiko Talentua garatu, Teknologia eta ezagutza transferentziako ibilbideak lortu, hiri ekonomiaren sektore tradizionalak eraldatu eta hiriaren erakargarritasuna eta nazioarteko posizionamendua landu.