Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 33. jaialdiaren balantze «bikaina» egin dute
Halaber, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. proiektu deialdia martxan jarri du Donostia Kulturak.
Donostiako kultur etxeek Poltsiko Antzerkiaren 33. jaialdiaren balantze “bikaina” egin dute, 2.562 ikuslerekin eta 32 emanaldiekin. Antolakuntzak “herritarrei harrera bikaina eskertu” nahi izan die ohar baten bitartez, eta kultur etxeen eguneroko lan nabarmendu dute, baita ere.
Antolatzaileek adierazi dutenez, “publikoak gogoz bete dituzte tabernan entretenimendu bila” eta antzerkiaz, umoreaz, magiaz, mentalismoaz, bakarrizketaz eta musikaz gozatzeko aukera izan dute; izan ere, Andoni Mutiloa, Fabiolo, Beatriz Egizabal eta The Chanchletess, besteak beste, artistek Donostiako tabernetan ea beste ez ohiko espazioetan —guztira 25— ikusi ahal izan dira.
Hala, guztira 14 konpainiek 14 ikuskizun eskaini dituzte 32 emanaldietan. Horietatik erdia euskaraz izan dira, eta emakumezkoen 4 talde, gizonezkoen beste 8 eta 2 misto aritu dira hirian. Gainera, konpainiek “eskerrak” eman nahi dizkiote Donostia Kulturari eta ikuslegoari.
Euskarazko sorkuntzak
Halaber, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. proiektu deialdia martxan jarri dute, eta gaurtik irailaren 15a arte iraungo du. Euskal antzerki sorkuntzari leiho bat ireki nahian, deialdi honetan landutako bi obren estreinaldia egingo da Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren programazioan; izan ere, Poltsiko Antzertziaren formatu txikiko antzerkiaren inguruan “euskarazko lanen eskaintza urria” izan ohi dela azaldu dute antolatzaileek eta horregatik sortu dute ekimen hau.
2011an abiatu zen lehen aldiz “modu esperimentalean” Proiektu deialdi hau, eta aurreko hamalau deialdietan 85tik gora izan dira aurkeztutako Poltsiko Antzerki proiektuak.