'Hollywood Añorgara iritsi zenean' erakusketa inauguratuko dute ostegunean
Museum Cemento Rezolak eta Heidelberg Materialsek Hollywood Añorgara iritsi zenean erakusketa inauguratuko dute ostegunean, 12:00etan, Museum Cemento Rezolan, eta ikusgai egongo da abenduaren 28ra arte. “Zinemak azken mendean Añorgako bizitza sozialerako eta kulturalerako izan duen garrantzia erakustea” du helburu, eta erakusketa antzinako proiektoreen, esku programen, zenbait lekukotasunen, kontakizunen eta filmetako irudien bitartez plazaratuko dute.
Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du, Gorga-Añorgako historia mintegiaren eta Artium-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoaren laguntzarekin. Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute Jose Mari Etxarri Heidelberg Materials-eko presidenteak eta Rafael Pascual Heidelberg Materialsen lantegiko eta Museum Cemento Rezolako zuzendariak.