Unax Betelu hirugarren izan da Anoetan
Sasoi onean dabil Donostialdea Bizikletan taldeko Unax Betelu txirrindulari donostiarra. Hirugarren sailkatu zen atzo, Andoni Urkola eta Mikel Oiarzabalen omenezko Anoetako gazte mailako lasterketan. Aldiz, Kepa Ormazabalek (Ampo) irabazi zuen proba, eta Beñat Iñarra (Ulma) izan zen bigarren. 102,5 kilometroko ibilbidea egin zuten ziklistek, eta 63 parte hartzaileetatik 39 izan ziren bukatu zutenak.
Donostialdea Bizikletaneko beste bost txirrindularik amaitu zuten lasterketa: Unax Otegi (8.), Beñat Ilzarbe (16.), Mattin Basurto (20.), Aimar Capdequi (26.) eta Beñat Igarategi (33.). Taldekako sailkapenean bigarren bukatu zuten Donostiako taldeak, Amporen atzetik.
Duela bi aste, Beteluk Arantzazuko Igoeran bederatzigarren postua lortu zuen.