Valeria Castrok zuzenekoa eskainiko die donostiarrei
'Con Cariño y Con Cuidado' deituriko azken albuma aurkeztuko du 24 urteko La Palmako abeslariak, ostiral honetan, Kursaalean.
Valeria Castrok zuzeneko emanaldia eskainiko die donostiarrei ostiral honetan, 20:00etan, Kursaaleko aretoan. 24 urteko La Palmako abeslariak Con Cariño y Con Cuidado deituriko azken albuma aurkeztuko du. Geratzen diren azken sarrerak salgai daude Kursaaleko webgunean.
Ahots berezia du Castrok, eta bere abestiek emozioekin konektatzeko aukera izugarria eskaintzen dute. Azken album honetan, introspekzio pertsonala azaltzen du, eta barrurantz egiten duen ibilbidea berarekin egitera animatzen du entzulea. Bere sorterria, La Palma, familia, kideak eta ingurua dira lantzen dituen gaietako batzuk.
24 urterekin, etorkizun luzea du Valeria Castrok; izan ere, bere lehen diskoa, hamar herrialdetan baino gehiagotan aurkeztuko dute, eta agertokia artista ospetsuekin partekatuko du; besteak beste, Vetusta Morla, Silvana Estrada eta Vicente Garcia.