Zurbeltz taldeak 'Lamia' estreinako kanta aurkeztu du
Donostian ez daude muturreko metala jorratzen duten talde asko, eta horietako bat da Zurbeltz. Lau gaztek osatzen dute eta duela urtebete inguru elkartu ziren. Kontzertu batzuk eman ondoren, abesti batzuk grabatzeari ekin zioten, eta lehen emaitza plazaratu dute: Lamia. Hain zuzen ere, kaleratuko duten lehen lan laburraren aurrerapena da.
Zurbeltz taldea lau musikari hauek osatzen dute: Beñat Outerail Patuko (ahotsa eta gitarra), Oier Amelibia (gitarra eta koroak), Iker Marban Marbius (baxua eta koroak) eta Jon Fernandez (bateria).