EHKSk mobilizaziora deitu du Donostian, Europako hauteskundeetan abstentzioa eskatzeko
Euskal Herriko Kontseilu Sozialista ekainaren 7an, Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainaren amaieran, mobilizatuko da Donostian, Europar Batasunaren eta NATOren aurka. Bulebarretik abiatuta Erdialdeko kaleak hartuko dituzte, abstentzioa defendatu eta Europako erakudeen jarrerak gaitzesteko.
Ohar batean gogorazi dutenez, mugimendu sozialistak abstentziora deitu du, Europako erakundeen jokoak mendebaldeko oligarkiei egiten baitie mesede soilik: “Europar Batasunak aurrera darama gerran eta austeritatean oinarritutako programa bat eta, horrek, bankari eta enpresari handien interesei erantzuten die”, seinalatu du EHKSk
Hala, lehen pausoa Europar Batasunari berari ezezkoa ematea dela iritzita, datozen hauteskundeetan abstenitzera deitu du EHKSk. Garazi Navarro alderdiko bozeramaileak mobilizatzeko deia egin du sare sozialetan zabaldutako bideo batean, “ez bozkatzea ez da bere horretan alternatiba bat, borrokaren eta mobilizazioaren eskutik ez badator”.
Era berean, EHKSk salatu du EB Palestinako sarraskiaren erantzule zuzenak direla, “palestinarren aurkako sarraskiaren zuriketa” eta “sionimoaren armatzearen” baimendu baitute. Zentzu horretan, EHKSk gaitzetsi du gerrak “boteredunen interesetara egiten direla” eta galtzaile nagusiak, beti, langileak direla.