Elkarrekin kozinatu dute Zulo Zahar elkartean, kultur aniztasuna sustatzeko asmoz
Kultura Aniztasunaren Nazioarteko eguna izan zen asteartean, eta hori ospatzeko, Ongi Etorri Eskolarak Su-artean, gure artean topaketa antolatu zuen atzo Intxaurrondoko Zulo Zahar elkartean. 70 lagun inguru animatu ziren egitasmoan parte hartzera, eta giro bikainean aritu ziren elkarrekin kozinatzen, munduko hainbat txokotako kultura gastronomikoa ezagutzeko asmoz.
17:15 inguruan elkartu ziren Zulo Zaharren, eta Porrotx pailazoa arduratu zen jaiari hasiera emateaz, ikuskizun arrakastatsu batekin. Ondoren, afari-merienda prestatu zuten, hiru herrialdetako errezetekin. Lehen platera arepak izan ziren, eta Intxaurrondon bizi den Nikaraguako familia batek egin zituen. Bigarrenik, Mexikoko familia batek egindako takoak dastatu zituzten, eta azkenik, postre euskalduna izan zuten: Samin Goxo nafarra.
Hemen ikus ditzakezue atzoko topaketak utzitako hainbat irudi: