Intxaurrondon 'Un fantasma en la batalla' filma grabatzen ari dira
Intxaurrondo kalea hartu dute zinemagintzako profesionalek. Goizetik itxita dago kalea 54. eta 58. atarien artean. Izan ere, Agustin Diaz Yanez zinema zuzendariaren Un fantasma en la batalla filma grabatzen ari dira. Larrotxene eta gaztetxe inguruan dabiltza lanean, eta Artzak Ortzeok elkartea erabiltzen ari dira aktoreak makilatzeko eta atseden leku gisara.
Pelikularen sinopsiak horrela dio: “Terrorismoaren aurkako borrokan zuzenean parte hartu zuten Guardia Zibileko hainbat kideren bizitzetan eta esperientzietan oinarriturikoa da. 1990eko eta 2000ko hamarkadetako testuinguru historiko, politiko eta soziala jasotzen du. Filmak Amaia guardia zibil gaztearen istorioa kontatzen du. Guardia zibil horrek hamarkada bat baino gehiago eman du ETAren barruan ezkutuko agente gisa lanean, taldeak Frantziako hegoaldean ezkutatuta zituen zuloak aurkitzeko helburuarekin”.
Aktore ezagunek osatzen dute lan taldea. Susana Abaitua eta Iraia Elias euskal aktoreekin batera, aipatzekoak dira Raul Arevalo, Ariadna Gil eta Andres Gertrudix.