'Elbira Zipitria andereñoa' liburua aurkeztu dute
Antton Kazabon idazleak eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak sortutako album ilustratua da.
Elbiria Zipitria andereñoa album ilustratua aurkeztu dute gaur, Antton Kazabon idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen eskutik. Proiektuak Zipitriari “aitortza egin eta haurrei ezagutarazten laguntze” duela xede nabarmendu dute. Denonartean argitaletetxeak plazaratu liburu dendetan 15 euroren truke egongo den liburua.
Koloretan, 36 orrialderekin eta azal gogorra duen liburuak 800 aleko tirada izan du, eta Donostiako Kulturako liburutegien haur sailetan egongo dela eskuragarri jakinarazi dute, eta ikastetxeetara iritsiko da, baita ere, Liburuka programaren bidez.
Elbira Zipitriari buruz
Euskaltzale amorratua izan zen, eta gerraosteko lehenengo ikastola ezkutuan jarri zuen martxan, pedagogia aurrerakoiak erabiliz, berdintasunean eta euskara hutsean. Irakasle berriak prestatu zituen, eta ilunabarretan gau eskolan gurasoak euskalduntzen eta alfabetatzen zituen. Hala, Orixe ikastolaren sorreran lan asko egin zuen.