Bera Berak eskura du ligako titulua
Donostiako eskubaloi taldeak finaleko lehen partida irabazi dio Elxi, Gaska bete duten zaleen berotasunarekin (30-26).
Etxeko lanak ondo betetzea zen lehen helburua, eta baita lortu ere. Bera Bera eskubaloi taldeak ligako titulurako finala ezin hobeto hasi du. Lehen partida Gaska kiroldegian jokatu zen atzo, eta donostiarrek Elx mendean hartu zuten, bigarren zati bikain bati esker (30-26). Horiek horrela, Elxen pistan erabakiko da titulua larunbatean, 18:15ean.
Arrojeria, Fernandes eta Erauskin jokalarien golak erabakigarriak izan ziren aurreneko urratsa egin, eta titulua eskura jartzeko. Irabaziz gero, denboraldia borobilduko luke eskubaloi taldeak. Izan ere, Espainiako Kopa altxatu zuten Illunben duela gutxi, eta Espainiako Superkopa irabazi zuten sasoi hasieran.