Asko dute jokoan, ia dena
Gipuzkoa Basketek ACB ligara igotzeko aukerak mantentzeko partida erabakigarria jokatuko gaur. Bera Berak, berriz, bihar irabaz dezake liga.
Zirt edo zart. Bosgarren partidan erabakiko da Gipuzkoa Basketen etorkizun hurbila. ACB ligara igotzeko bai ala bai irabazi behar dute kanporaketetan aurrera egiteko. Hain zuzen ere, final-laurdenetako bosgarren neurketa jokatuko dute Burgosen, hango taldearen aurka (20:45). Finalerdietara iristea ikaragarria izango litzateke Donostiako taldearentzat.
Eskubaloian, Bera Berak eskura du ligako titulua. Fase erregularrean onenak izan baziren ere, kanporaketa bidez erabakitzen da gaur egun. Finaleko lehen partidan Elx menderatu zuten, herenegun, Gaska kiroldegian (30-26). Lau goleko errenta hori baliatu beharko dute bigarren partidan titulua ziurtatzeko. Bihar jokatuko dute norgehiagoka erabakigarria Elxen pistan, 18:15ean. Galdu ala irabazi, Donostiako Udalak harrera egingo dio taldeari datorren astean. Izan ere, Espainiako Superkopa eta Kopa irabazi dituzte, eta liga ere eskuratuz gero, hirukoa egingo lukete.
PARTIDAK
Saskibaloia
Gizonezkoen bigarren mailako liga, final-laurdenak
- 5. partida: Tizona Burgos – Gipuzkoa Basket (gaur, maiatzak 31, 20:45)
Eskubaloia
Emakumezkoen liga, finaleko bigarren partida
- Elx – Bera Bera (bihar, ekainak 1, 18:15)