Beñat Arrutik 'Arkeologia haragitan' poema liburua aurkeztuko du asteartean
Beñat Arrutik Arkeologia haragitan poema liburua aurkeztuko du asteartean, ekainaren 4an, 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Donostia Kulturako Poesia Sariaren 7. ekitaldiko lan irabazlea da, eta aurkezpena bera aurrez aurre eta online ikusteko aukera eskainiko dute. Ekitaldian parte hartzen Beñat Arruti bera, Balea Zuria argitaletxeko eta Donostia Kulturako ordezkariak izango dira.
Eli Tolaretxipik, Itxaro Bordak eta Aritz Gorrotxategik osatzen dute epai mahaiaren hitzetan, “aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira”. Gainera, erritmoa balorean jarri dute eta “leku-ez leku” kontzeptua nabarmendu dute, baita ere. Arrutik bere lehen sormen lan honetan lantzen dituen gaiak unibertsalak dira, egunerokoan edozeinen bizipenenetan dauden kontzeptuak baitira: barneko zein kanpo paisaiak, naturaren ingurukoak zein urbanoak direnak.
Idazleari buruz
Beñat Arruti Zarautzen jaio zen 1999an. EHUn burutu zituen Psikologia ikasketak, Bartzelonara Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik. Egun, adimen urritasuna duten pertsonekin dihardu lanean, Zarauzko eguneko zentro batean.