Giro ederrean egin dute AB Krossa, bederatzigarrenez
Amara Berriko euskararen aldeko lasterketan urdin argiz aritu dira korrikalariak.
AB Krossa bederatzigarren aldiz egin zuten atzo, Amara Berri eta Loiolako Erribera auzoen artean. Berritsu euskara elkarteak antolaturiko lasterketak harrera beroa izan zuen, eta giroa, ezin hobea. 19:00etan abiatu ziren lasterkariak Isabel II.a hiribideko irteeratik. Batzuek hiru kilometroko ibilbidea behin egin zuten, eta beste batzuek bi bider; sei kilometro guztira. IRUTXULOKO HITZA babesle gisa, presente egon zen krosean, parte hartzaileek soinean eraman zutelako hedabidearen logoa, urdin argi koloreko kamisetan.
Lasterketaz gain, egitarau zabala izan zuen AB Krossak, eta auzoa girotu zuten jardueran egin zituzten Amara Berriko Probestu plazan. 17:00etan eman zioten hasiera haur jolasekin, Amara Berriko Haur Txokoaren eskutik. Krosa 19:00etan izan zen, eta, ostean, sari banaketa eta auzoko denda, taberna eta hainbat erakunderen eskutik zozketak egin zituzten. Arratsaldea festa giroan amaitzeko, 20:30ean, Ghaukustikoa kontzertua eman zuen Gartxot Unsain abeslari donostiarrak.
Jarrain ikus ditzakezue lasterketako argazkiak: