Zabaldu dute Karmengo jaien kontzertuen egitaraua
Iritsi da Karmengo jaien kontzertuen egitaraua. Aurten sei eguneko egitaraua antolatu dute, eta hortaz, gauero eskaintza berezi bat eskainiko dute. Hala, uztailaren 11tik 16ra, kaia eta Parte Zaharra jai giroan murgilduta egongo dira.
Ostegunean, La Jodedera, Neallta Fola eta Unidad Alavesa taldeek emango diote hasiera jaialdiari, eta Eirek, Gozategik eta Indabek girotuko dute ostirala. Larunbatean, aldiz, Bengorekin hasi eta Iratzar erromeriak piztuko ditu gerriak eta gorputzak, ohiko abesti eta dantza ezagunekin. Igandean, Andoni Oilokiegi “musikari, rockeru eta euskaldunak” dantzan jarriko du plaza, eta astelehenea DJentzako gorde dute eguna: DJ Elhijodelamarili eta DJ Natural Killer izango dira bertan. Eta, azkenik, Itzal musika taldeak alaituko du jaietako azken eguna, nekeari alaitasunez eutsiz.