Hondarribiko uretan jokatu zen atzo Gipuzkoako Traineru Txapelketa, eta Donostia Arraun Lagunakek berretsi zuen sasoiko iritsiko dela liga hasierara. Hirugarren txandan denborarik onena eginda, Gipuzkoako bandera nagusitasunarekin astindu zuten. Tolosaldea bigarren sailkatuari bederatzi segundo atera zizkion, Donostiarrari hamaika eta Oriori hamalau. Hain zuzen ere, Donostiarrak hirugarren bukatu zuen.
Gizonezkoen estropadan, berriz, etxeko taldeak ez zuen hutsik egin. Hondarribiak aise menderatu zituen Getaria, Donostiarra eta San Juan. Donostiako trainerua gutxigatik ez zen txapeldunorde izan, ehuneneko batzuengatik.
Azkenik, beteranoen kategorian, Fortuna bigarren sailkatu zen, Badok 13 irabazlearen atzetik. Illunbe izan zen hirugarren eta Zumaia laugarren.
Euskadiko txapelketa
Datorren asteburuan, Donostian jokatuko da Euskadiko Traineru Txapelketa, eta hiriko hiru ordezkariek parte hartuko dute. Emakumezkotan, Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea, Donostiarra eta Orio ariko dira nor baino nor. Gizonezkoetan, berriz, Hondarribia, Getaria, Donostiarra, San Juan, Urdaibai, Zierbena, Lekeitio eta Ondarroa.