Orain arteko Tximist Cup bereziena antolatu dute
Ekainaren 14tik 22ra egingo dute zortzigarren Tximist Cup txapelketa. Orain arteko bereziena izango dela aurreratu du Realak. Munduko talderik ospetsuenak eta sarituenak elkartuko ditu Hondarribian, eta benetako nazioarteko futbolaren festa bat izango da.
Aurtengo txapelketari Women ‘s Youth League izena jarri diote Txapeldunen Ligan historia egin duten klubak bilduko baitira. Parte-hartzaileen artean, Realeko 17 urtez azpiko, 14 urtez azpiko eta Legends taldeak, Olympique Lyon, Bartzelona, RB Leipzig, VFL Wolfsburg, Grasshopper Zurich, FC Twente, Alaves, WomanGoal, Athletic, AFE Selekzioa eta Gipuzkoako Selekzioa izango dira.
Nolanahi ere, She Leads kongresuak emango dio hasiera Tximist Cup txapelketari. Hilaren 14an izango da, 18:00etan Anoeta futbol zelaian. Kongresu honetan nazioartean eragin handia duten emakume eta erreferenteak elkartuko dira. Besteak beste, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen taldeko zuzendaria eta Beatriz Alvarez emakumezkoen Espainiako Ligako presidentea. Aintzane Encinas txuri-urdin ohia eta Tximist Fundazioko presidentea izango da moderatzailea.
Tximist zenaren omenez