Eskusaitzetako azken urbanizazio faserako hitzarmena onartu du udalak
Donostiako Eneko Goia alkateak jakinarazi du, gaurko Tokiko Gobernu Batzarreko prentsaurrekoan, udalaren eta Sprilur SAren —Eusko Jaurlaritzari atxikitako sozietate publikoa— artean egindako Lankideta Hitzarmena onartu duela, eta hortaz, Eskusaitzeta eremuaren garapena eta gauzatzea burutzeari ekingo diote.
Alkateak nabarmendu duenez aurreko faseetako obrak amaitzeko daude eta “eremuaren ekialdea gauzatzea baino ez da geratzen. Halaber, hitzarmenak bi eduki jasotzen ditu: alde batetik, udalak bere jabetzako lurzatiak Sprilur SAri saltzea, eta beste aldetik, Sprilurrek obrak egiteko betebeharra konpromisoa hartzea.
Horretarako, hitzarmena formalizatzen denetik gehienez bi hilabeteko epea izango dute lurzatien eskualdatzea egiteko, eta alkateak azaldu du Sprilurrek 7.300.000 euro gehi BEZa ordaindu behar dizkiola udalari salerosketaren eskritura publikoa formalizatzearekin batera.