Bera Berak hiru fitxaketa iragarri ditu
Francisca Araujo Joao, Tamara Kostic eta Lucia Prades Donostiako eskubaloi taldean ariko dira.
Denboraldia bukatu berritan, Bera Berak osatu du hurrengorako taldea. Hiru fitxaketa iragarri ditu gaur Tati Garmendia kirol zuzendariak: Francisca Araujo Joao hegaleko jokalari angolarra, Tamara Kostic atezain serbiarra eta Lucia Prades atezain espainiarra.
Aurrez beste bi fitxaketen berri eman zuen klubak: Eszter Ogonovszky ezker hegaleko hungariarra eta Elba Alvarez erdiko atzelari galiziarra.
Taldea utziko duten jokalariak, berriz, lau dira momentuz. Maddi Aallarekin batera, Bera Berak beste hiru jokalariren agurra jakinarazi du: Alice Silva, Alice Fernandes eta June Loidi.