'Bihar arte soilik' antzezlana aurkeztuko dute asteburuan, Lugaritz Kultur Etxean
Bihar arte soilik antzezlana aurkeztuko dute Imanol Larzabal Aretoan, Lugaritzeko kultur etxean, larunbatean 19:30ean euskaraz, eta ostiralean gazteleraz, 10 euroan. Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko “modu berriei buruzko” proiektua da, eta ikuspegi komiko batetik lantzen du gaia, “angelu emozionala ahaztu gabe, obrak gogoeta eginarazi nahi dio ikusleari”. Horretarako, gazte talde batean izan dezakeen eragina lantzen dute, bereziki.
Zuzendaria Gorka Minguez da, David Caiña autorea, zuzentzailea Kepa Errasti eta ERRE produkzioak dabil proiektuan. Oholtzaren gainean gorputza jartzen dutenak Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira.