Bueltan da Donostiara Zinegoak LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia
Ekainaren 12an eta 13an, 19:00etan, Antzoki Zaharrean laburmetraiak eta film luze bat proiektatuko dira.
Zinegoak 2024 jaialdia bueltan da Donostiara, eta aurten, baita ere, hitzordua du Antzoki Zaharrean, ekainaren 12an eta 13an, 19:00etan. Sarrerak bost euroan eros daitezke Antzoki Zaharreko eta Viktoria Eugeniako leihatiletan eta webgunean.
Bilbon ospatzen den LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta Euskal Herriko hainbat txokoetara iristen dira film luzeen eta labur sorten proiekzioak.
Hala, asteazkenean film laburrak proiektatuko dituzte eta ostegunean Levante filma. Zinegoak, Gehitu, Mugen Gainetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Donostia Kulturak erakundeak elkarlanean aritu dira.
Ekainak 12
- Río (2023). Matias Herrera Cordoba. Argentina. 16 min
- Dena asmatuta dago (2023). Jone Arriola. Euskal Herria. 14 min
- Analog Z Love (2023). Alicia Arwgar. Espainia. 3 min
- Precoz (2023). Alejandro Agirre. Euskal Herria. 15 min
- Flores de otro patio (2022). Jorge Cadena. Suitza-Kolonbia. 15 min
- La Tentation du panda roux (2023). Haïga Jappain. Frantzia. 20 min
Ekainak 13
Levante (2023). Lillah Halla. Brasil-Frantzia-Uruguai. 99 min