EH Bilduk Isuri Gutxiko Eremuaren gaiari «ausardiaz» lantzeko hamabi zuzenketa aurkeztu ditu
EH Bilduk Isuri Gutxiko Eremuaren (IGE) gaiari heldu dio, eta goizean, prentsa aurreko baten bitartez, hamabi zuzenketa aurkeztu ditu, “ausardiaz lantzeko asmoz”. Garbiñe Alkiza eta Markel Ormazabal zinegotziek aurkeztu dituzte zuzenketak, eta mugikortasun jasangarria erdiestea eta Donostia hiri bizigarriagoa izatea dira helburu nagusiak.
Donostia Isuri Gurtxiko Eremua ezartzen Hego Euskal Herriko “azken hiriburua” dela eta 2023rako egin behar zenean luzamendu bat eskatu zela 2025ean aplikatzen hasteko ohartarazi dute EH Bilduko zinegotziek. Hala, eguneko larrialdi klimatikoa aintzat hartuta, proiektua ez dela “testuinguruak eskatzen duen nahikoa anbizioarekin egin”nabarmendu dute, eta horregatik Udal Gobernuaren helburu bakarra “espedientea betetzea” dela azaldu dute.
“Benetan mugikortasuna eraldatu nahi bada, egiturazko arazoak errotik heldu eta egiturazko neurriak ezarri behar dira. Udal Gobernua legearen minimoa betetzearekin konformatzen da, eta EH Bildutik minimoa ere zalantzan jartzen dugu, helburuak lortuko ote diren zalantzak ditugulako”, gaineratu du Alkizak.
Zuzenketei buruz
Horregatik, erregistratu dituzten hamabi zuzenketek “IGEaren anbizioari eta ausardiari” erantzutea eta beste auzoetara zabaltzea, “hiri osora zabalduz”, dute xede. Halaber, zuzenketekin jarraituz, airearen kutsaduraren artikuluan gehikuntza bat proposatu dute: “azterlan horrek bereizita aztertuko ditu, gutxienez, Isuri Gutxiko Eremuak, horien ondoko kaleak eta hiri osoa, izan ere garrantzitsua da neurketek IGEetan bertan nahiz inguruko kaleetan duten eragina aztertzea.
Era berean, airearen kalitatearen neurgailu berriak eskatu dituzte zinegotziek, eta IGEan eta inguruko kaleetan sonometroak jartzea. Gainera, 8. artikuluari lau zuzenketa aurkeztu dizkiote; izan ere, salbuespenak “ugariak” direla eta malgutasunerako “zirrikituak” direla uste dute.
Zuzenketak planteatu dituzte, baita ere, “ordenantzan jasotako honako baieztapen hau zehazten ez bada, ezabatua izan dadin”: Salbuespen gisa eta interes orokorreko arrazoiengatik bakarrik, Donostia Erdialdea IGEra sartu eta zirkulatzeko baimena eman ahal izango zaie beste ibilgailu batzuei, mugikortasunaren arloan eskumena duen zinegotziaren ebazpen arrazoituaren bidez.
Jarduera ekonomikoei lotutako ibilgailuei dagokionez, EH Bilduren proposamena da, “aparkaleku propioa dutenek —konponketa-tailerrak, hotelak eta besteak beste—soilik egin ahal izatea eta gehienez ere daukaten aparkaleku plaza kopurua inolaz ere gainditu gabe”.
Gainera, Isuri Gutxiko Eremura sartzeko debekua duten ibilgailuei dagokienez, aisialdirako erabiltzen diren autobus pribatuek ere galarazita izatea proposatu dute.
Azken zuzenketa Isuri Gutxiko Eremutik kanpo aparkatzeari buruzkoa da, “artikulu berri bat proposatuz disuasio aparkalekuetan indarra jartzeko”. EH Bildu
Udal Gobernuari eskua luzatu dio EH Bilduk, epe labur-ertainean aukera “interesgarriak eta egingarriak” daudelako: “Aritzeta baliatu; poligono eta industriaguneak aprobetxatua eta Ilunbe indartu kalitatezko anezka zerbitzua bermatuz, besteak beste”.