Haur danborradak bidea egin du Larratxoko jaietan
Danbor eta upel hotsak entzun dira denbora batez Larratxoko jaietan, gaur eguerdian.

Urruti geratu da San Sebastian eguna, baina doinuak beti daude presente. Horren eredu, Larratxoko jaietako haurren danborrada. Hainbat haur eta gazte elkartu dira Txirrita plazan, eta handik abiatu dira auzoan barrena. Jarraian ikus dezakezue aipaturiko unea bideo batean.
Txaranga baten laguntzarekin eta haur zein gazteen familien babesarekin alaitu dute auzoa. Gainera, geldiuneak egin dituzte ibilbidean, hainbat tabernek jatekoa eta edatekoa eskaini dietelako. Horrela, gustura egin dute bidea jaietako oholtza zegoen plazaraino. Han bukatu dute saioa auzotarren aurrean.
Haur danborradaren argazkiak segidan ikus ditzakezue:














































































