Donostia Arraun Lagunakek egin dio ondoen aurre itsaso zakarrari
Euskadiko Traineru Txapelketa Kontxako badian jokatu da, eta eguraldi txarrak zeharo baldintzatu ditu estropadak.

Gaur goizean jokatu da Donostiako uretan Euskadiko Traineru Txapelketa. Hiriko hiru ordezkariek itsaso zakarrari aurre egin behar izan diote, eta Donostia Arraun Lagunak izan da ondoen moldatu dena. Emakumezkoen bandera irabazi dute estropada bikaina eginda. Orio izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren.
Gizonezkoetan, berriz, Donostiarrak ezin izan du banderaren lehian sartu. Urdaibaik irabazi du txapelketa eta traineru donostiarra seigarren izan da. Iñaki Gabarain Kirol zinegotziak eman dizkie banderak irabazleei.
Sailkapenak
Emakumezkoak
1. Donostia Arraun Lagunak 14:25:49
2. Orio +00:28
3. Donostiarra +1:00
4. Zumaia +1:12
5. Tolosaldea +1:25
6. Ondarroa +1:51
7. Deustu +2:16
8. Kaiku (kaleratu egin dute)
Gizonezkoak
1. Urdaibai 23:38:99
2. Zierbena +00:31
3. Hondarribia +1:09
4. Lekeitio +1:12
5. San Juan +1:14
6. Donostiarra +1:21
7. Ondarroa +1:47
8. Getaria +2:21