Ondarretatik Mendizorrotzera igoko dira 42. aldiz
Igeldoko igoera herrikoia ekainaren 22an izango da, eta izena emateko epea ireki dute.
Aldapan gora 7 kilometro egiteko asmoa dutenek, 42. Igeldoko igoera herrikoian parte har dezakete. Hilaren 22an Ondarretako Ezeiza hoteletik abiatuko da 18:00etan, eta lasterkariek Mendizorrotzen izango dute helmuga. Igeldoko jai batzordeak antolatzen duen lasterketan izena eman daiteke dagoeneko helbide honetan.
Sari banaketa Igeldoko plazan egingo dute 19:30 inguruan, eta hainbat dira sarituko dituzten parte hartzaileak: hiru azkarrenak, hiru emakumezko onenak, eta Igeldoko lehenengo emakumea eta gizona. Hamaiketakoa eta zozketa bereziak ere egongo dira.
Horrez gain, antolatzaileek beste ohar batzuk ere jakinarazi dituzte. Motxilak igotzeko aukera egongo da, Igeldon dutxatu ahal izango dute lasterkariek, helmugatik plazara jaisteko autoak egongo dira.