Realak irribarrea berreskuratu du Madrilen
Denboraldia pozik eta gustura bukatzeko bidea topatu du Realak. Gainera, preziatuagoa den garaipen bat eskuratu zuten Madrilen zelaian, atzo eguerdian. Etxekoak 2-0 aurreratu ziren markagailuan, eta oso zaila zirudiena irauli zuten txuri-urdinek. Hiru gol egin eta hiru puntuak etxera ekarri zituzten.
Ghanako Jacqueline Owusu erdilaria izan zen partidako onena, haren bi golei esker berdindu zutelako partida, eta egin zioten penaltiari esker irabazi zutelako. Baloia ate barruan sartzeaz Nerea Eizagirre kapitaina arduratu zen.
Jardunaldi baten faltan, Reala sailkapeneko zortzigarren tokian dago 35 punturekin. Azken partida Zubietan jokatuko dute larunbatean, hilaren 15ean (12:00). Levante Las Planas izango dute aurrez aurre, eta irabaziz edo berdinduz gero zortzigarren postuari eutsiko diote.