Ikastetxeek eskuragarri dute Santa Klara irlako Hezkuntza Eskaintza
Irlako natura ingurunearen ingurumen aberastasuna ezagutzeko eta Hondalea obra bisitatzeko aukera dute adin guztietako ikasleek.
Ikastetxeek eskuragarri dute Santa Klara irlako Hezkuntza Eskaintza, eta aukera paregabea dute adin guztietako ikasleek irlako natura ingurunearen aberastasuna ezagutzeko eta Hondalea obra bisitatzeko.
Bisitak maiatzaren 13tik ekainaren 30era arte eta irailaren 16tik urriaren 31ra arte antolatu ditu Cristina Enea Fundazioak. Ikastetxeek gehien interesatzen zaien jarduera aukeratu behar dute eta Cristina Enea Fundazioko Hezkuntza Sailarekin erreserba formalizatzeko harremanetan jarri behar dira.
Ikastetxeek lau jardueren artean aukeratzeko eskaintza proposatu ditu fundazioak, adinaren araberakoak: 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat bideratuta, uharteko pasadizoak eta animaliak ezagutzea. Hala, 8tik 12 urtekoentzat, itsasargien funtzioa, farozainen lanbidea eta artearen eta naturaren arteko lotura lantzea. 12tik 16 urteko nerabeentzat, aldiz, Kontxako badiaren eraketa eragin zuten prozesu geologikoak eta Santa Klara uharteko flora eta fauna bereizgarriaren edukietan sakontzea, eta azkenik, batxilergoko, heziketa zikloko edo sozio kulturako taldeentzako edukia orokorra da, itsasargien funtzioa, lanbidea eta uharteko flora eta fauna landuz. Gainera, adin guztietako taldeek izango dute Hondalean sartzeko aukera.