Ateceren aldeko martxa egingo dute igandean
Atece Gipuzkoak hartutako kalte zerebrala duten pertsonen aldeko bigarren elkartasun martxaegingo du igandean, Donostian. Kirol jardueraren bitartez, antolatzaileek gaixotasuna duten pertsonen eta euren familien errealitatea ikusaraztea dute xede. Azaldu dutenez, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa dira jardueraren helduleku nagusienak.
Ateceren martxa martxa 11:00etan irtengo da Alderdi Ederreko lorategietatik. Handik, La Perlaraino iritsiko dira eta hasierako lekura bueltatuko dira parte hartzaileak, ibilbide zirkularra eginez. Bidean, batukada bat izango dute ibilbideagirotzen, eta bukaeran sariak banatuko direla iragarri dute aurkezpen ekitaldian.
Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak eta José Manuel Amador Aquirido Atece Gipuzkoa Kalte Zerebralaren Elkarteko presidenteak iragarri dutenez, izen emateak zabalik daude Herrikrosa webgunean eta adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduera bat da. Azaldu dutenez, halaber, izen ematearekin batera kamiseta bat oparituko zaie parte hartzaileei, hornidura gunea ezarriko dute eta zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute.
30 urtez lanean
Familia talde baten ekimenez abiatu zuen Atecek bere ibilbidea duela 30 urte. Geroztik, lanean aritu da ehunka pertsonaren eta familien bizitza hobetzeko, diziplina arteko arreta eskaini ahal izateko eta baten bidez, eskaintza hori ere pertsonalizazioko, askotariko premiak dituen “kolektibo heterogeneoa delako”.
Ateceko arduradunek gorarazi dutenez, hartutako kalte zerebrala (DCA) pertsona baten garunaren funtzionamenduan eragiten du egun batetik bestera, aldez aurreko abisurik gabe. Hala, traumatismo kraneoentzefalikoa (TCE) edo barnekoa (iktusa, meningitisa, tumore zerebrala edo anoxia zerebrala) izan daitezke.