Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek.
Ekainaren 15ean, Altza, Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak irekiko dituzte, baita solarium gunea eta Paco Yoldi Igerilekuak Kiroldegiko ur jokoak ere.
Enara Gaminde bikotearekin batera, Leire Garai eta Itxaso Erasun menderatu dituzte Labriteko finalean (22-10).
Intxaurrondoko Larrotxene Kultur Etxeak antolaturiko emanaldia Antzoki Zaharrean izango da, hilaren 21ean.
Alberto Gastesi zuzendari donostiarraren lehenengo film luzea da, eta ikusgai egongo da doako euskal eta euskarazko online edukien zerbitzuan.