Donostiako Udalari bandera beltza jarri dio berriz ere Ekologistak Martxan taldeak
Bigarren urtez jarraian, Ekologistak Martxan taldeak bandera beltza jarri dio Donostiako Udalari. Erakundearen ustez, Kontxako Badia gaizki kudeatzean jarraitzen dute. Santa Klara uhartea “kaltetzea” egotzi diote egungo udal gobernuari.
“Hondalea eskultura eraikitzeko eta instalatzeko, itsasargi etxearen barrualdea eta hari eusten dion flysch-a hautsi ziren, 300 metro kubiko inguruko barrunbe bat zulatzeko. Horrela, ondoko belardian tona lur isuri ziren, hegazti enblematiko espezie batzuen eta uharteko endemismo batzuen habitata. Paraje hori, hainbat espezieren bizileku eta geltokia, turisten etengabeko bisiten mende dago, uhartearen ustiapena erosteko ahalmen handiko nazioarteko turismoaren helmuga izanik, enklabearen eta bertako fauna eta floraren kaltetan”, azaldu du erakundeak.
Bandera Beltzak 2024 txostena gaur argitaratu du Ekologistak Martxan taldeak, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko. Guztira, lau bandera beltz eman dituzte.