Askotariko paellak dastatu dituzte Herrerako jaietan
Jaietako bigarren asteburua ospatzen ari dira Herreran, eta gaurkoan, paella jan ederra egin dute auzotarrek plazan. Egunari hasiera emateko, diana izan dute, Donostiako txistulariekin. Ondoren, umeek puzgarriez gozatu ahal izan dute, eta helduek, berriz, X. paella lehiaketa egin dute. Asko izan dira paella prestatzera animatu diren lagun taldeak, eta prestatu ostean, txosnetan jarri dituzte erakusgarri, epaimahaiak bere erabakia hartu eta txapelduna izendatu zezan.
Ondoren, bazkaltzeko gunera sartu dira auzotarrak, giro ederrean, eta guztiek elkarren paellak probatzeko eta jateko aukera izan dute, txosnako musikak girotuta. Eguraldia lagun, arratsalde eta gau luzea dute Herreran aurretik (ikusi egitaraua), eta bazkarian behintzat, indarrak ederki hartu dituzte horretarako.