Agurrak puntuak baino gehiago balio du
Realaren denboraldia bukatu da. Azken jardunaldian, berdindu egin dute Levante Las Planasen aurka, Zubietan (2-2).
Despedida kutsua zuen larunbatekoak, eta horrela izan zen. Realak ligako azken partida jokatu zuen Zubietan, eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten (2-2). Nahia Apariciok bere lehen gola egin zuen kamiseta txuri-urdinarekin, eta Synne Jensen aurrelariak bere azkena, talde utziko duelako.
Ez ziren gai izan Levante Las Planas gainditzeko, baina horrek ez zuen prest zuten agurra ilundu. Izan ere, talde txuri-urdina utziko duten bost kide omendu zituzten: Alejandra Bernabe, Iris Arnaiz eta Jensen jokalariak, Natalia Arroyo entrenatzailea eta Eder Maestre laguntzailea.
Momentuz, horiek dira jarraituko ez dutenak, eta ikusteko dago zeintzuk izango diren ordezkoak eta taldea indartuko dutenak.